Elhuyar Matxin 2.0 - Euskarazko itzultzaile automatikoaren bertsio berritua

Testuen itzulpena

  Entzun emaitza gure ahots sintesiko sistema erabiliz

Webguneen itzulpena

Dokumentuen itzulpena


Matxin euskararekin lan egiten duen eta publikoki erabilgarria den lehenengo itzulpen automatikoko (IA) sistema da, Espainiako Gobernuak diruz lagunduta Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa Taldearen eta Elhuyarren artean garatua. Software librea da, GNU GPL lizentziapean argitaratutakoa.

OpenTradek barne hartzen dituen bi proiektuetako bat da, eta ezberdintasun lexiko eta sintaktiko handiak aurkezten dituzten hizkuntzen arteko itzulpenak burutzeko prestatuta dago. Matxin erabilera orokorreko itzulpen automatikoko sistema da, transferentzian oinarrituta. Hiru fasetan egiten du itzulpena: analisia, transferentzia eta sorkuntza. Analisi-fasean abiapuntu-testuaren analisi sintaktikoa lortzen du (espainerarako Freeling software libreko paketea erabiltzen da). Transferentzia lexikalean estaldura handiko hainbat hiztegi berrerabiliz eraikitako lexikoi elebiduna kontsultatzen da. Transferentzia estrukturalean, besteak beste, postposizioen desanbiguazioa eta aditz-kateen transferentzia burutzen da. Sorkuntza sintaktikoan hitzak eta sintagmak ordenatzen dira eta sorkuntza morfologikoan postposizioen informazioa sintagmako azken hitzari gehitzen zaio, hitzaren forma lortuz Morfeus euskararako prozesadore morfologikoarekin. Hainbat tresna eta baliabide linguistiko berrerabili direnez, bereziki landu da sistemako datuen, erregelen eta moduluen arteko datu-fluxuaren formatuen estandarizazioa.

Informazio gehiago: informatika.eleka@elhuyar.com